XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lehen hilgurdia hogei metrutan baizik ez zegoen gutarik, edo hor inguru, eskolaren atetik kanpo O'Riain Anaia lasterka etorri zenean.
Eta so egin genionean ikusi genuen begian nigarra zuela.
Guztiok eresia harekin hartu genuen eta kantatu ozenki eta kartsuki.
Ni hauk nigarra begietan nuen eta Sean Padrai O'Raghallaigh inguratu zenean, hark ere ezin gorde zezakeela ikusi nuen.
Gure aitzinean iragan zen ehortzeta, bide handitik goiti hil-herrirat buruz.
Gure aitzinean iragan ziren bi hil-gurdiak eta hilen aita, gizon xahar, bilo urdin bat; bigarren gurdiaren atzetik bakarrik zoana
Laket zitzaion Sean Padraig-i guk baino gehiago bazekiela gauza horietan erakustea.
Azkenekotz hirizainak jin ziren beren burdingurdietan.
Jendea barreiatu baino lehen, harzara jarririk ginauden gure pulpituetan.
Hala ere, ez zuen gutarik ihork lan gura handirik, eta guztiak elekan ari ginean O'Riain Anaia sartu zenean.
Irlandera zigun egunaren ordu hartan irakasten.
Begitartea sutan zuen salan sartu zelarik.
Ehi zen ezagutzea oraindik inarrosirik zedukala bihotza.